Saltar a contenidos

Tadamum

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menú principal

Nuestras

22/01/2015
HONDARRIBIAN SAHARAKO ERREFUXIATUENTZAT ELIKAGAIAK BILTZEKO KANPAINA ASTE HONETAN

 

Gaurtik hasi eta ostiralerarte duela 40 urte Tindoufeko kanpamenduetan egoera larrian bizi diren Saharako familia errefuxiatuentzat elikagaiak biltzeko egingo den kanpaina solidarioa burutuko da herriko ikastetxeetan. Ostiral arratsaldez eta larunbatean egun osoan herriko supermerkatuetan jarraituko du.

Maite Pelaez zinegotziaren hitzetan “urtero egiten dugun bezala, aurten ere ezinbestekoa den Hondarribiko hiritarraren laguntza eskatzen dugu. Badakigu badagoela hemengo jendea ere gaizki pasatzen ari dena, eta oso kontutan hartzen dugu eguneroko lanean Gizarte Zerbitzuetatik, baina Tindouf-eko errefuxiatuen egoera oso larria da”.

“Kanpaina Hondarribiko ikastetxeetan eta supermerkatuetan egingo da, TADAMUM Elkarteari esker” gehitu du Pelaezek. “Ikastetetxeetan urtarrilaren 19tik 23ra izango da, eta supermerkatuetan (Eroski, Super BM, Aliprox eta Sokoa), hilaren 23an arratsaldez eta 24an goiz eta arratsaldez. Hiritarrei eskatzen dieguna, azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan eta emakumezkoentzat beharrezkoak diren konpresak ekartzea da”.

Informazio gehiagorako deitu 666 501 350 zenbakira. TADAMUM Elkartetik supermerkatuetan lagundu ahal izateko jendea behar dute, urtarrilaren 23 eta 24an.

 

 

© Tadamum - tadamum@hotmail.es